B Taldea - Calcutako Teresa





HASI BAINO LEHEN, EZ GALDU BIDEO HAU!!

Xabier Alconero durangarrak eginda.




LEHENENGO EGUNA | 2017-02-06

Gaur, astelehena, proiektua hasi gara otoitz batekin. Honetan, bideo bat ikusi dugu oso inspiragarria izan dena guretzat.

Egunarekin jarraitzeko, inkesta bat prestatu dugu denon artean:

INKESTAKO GALDERAK

  1. Zer nahiago duzu: hondartza edo mendia?
  2. Zein da dure begien kolorea?
  3. Zer nahiago duzu: film-a edo liburua?
  4. Zer nahigo duzu: uda edo negua?
  5. Zein da zure kolore gogokoena?



ONDORIOA

  • Lehenik eta behin, ikusi duguna da talde guztiek galdera berdinak egin ditugula. 
  • Horrekin batera, kideak hobeto ezagutzeko, konturatu gara nahikoa dela galdera lau batzuk egitea. 
  • Laburbilduz, nahiz eta desberdinak izan, amankomunean ditugun ezaugarri batzuk ditugula, galdera arruntetan batez ere.
  • Bukatzeko, esan nahiko genuke kideen artean, nahiz eta berdintsu sentitu, oso anitzak garela.

AUTOEBALUAZIOA

Talde txikian oso ondo egiten dugu lan eta ondo koordinatzen gara. Baina gure ustez gehiago parte hartu beharko genuke, adibidez, debatean.

Imagen relacionada




BIGARREN EGUNA | 2017-02-07


Egun honi hasierako emateko, otoitz bat egin dugu. Izatez, atzoko bideo berbera ikusi dugu eta gaurko egunean konturatu gara bideo honen benetako mezuaz.

Horrez gain, abesti bat aukeratu dugu berdintasunari buruzko mezu bat duena. Espero dugu zuen gustokoa izatea zeren-eta guk asko atsegin dugu euskal talde hau! "EN TOL SARMIENTO"




ABESTIA



"En Tol Sarmiento - Beldurrik ez"




ARRAZAKERIA HISTORIAN ZEHAR





Zer ikasi dugu?
  • Historian zehar arrazakeria agertu dela ikusi dugu eta azkenengo mendeetan kontzeptu hau gehiago hedatu da, ondorioz, gaur egun ere arrazakeria dugu arazo bezala.


NEO-ARRAZAKERIA

"Desprecio que se siente contra personas de diferente etnia, cultura o país que no sea el tuyo propio."


Zer ikasi dugu?
  • Guztiok kontzeptu berri bat ikasi dugu eta gure ustetan ideia hau arrazakeria arrunta baino berriagoa da, neo-arrazakeriaren bidez ez baititugu atzerriko gizarteen sinesenak zein balioak errespetatzen.


AUTOEBALUAZIOA

Gure ustez, gaur atzo baino hobeto egon gara, baina jarraitzen dugu parte hartze gutxirekin nahiz eta egun honetan parte-hartze handiagoa izatea.














HIRUGARREN EGUNA | 2017-02-08

"DENOK IZAN BEHARREKO ESKUBIDEAK"



EGUNEKO ABESTIA




Hirugarren egunari hasiera emateko, filma bat ikusten hasi gara Martin Luther King-i buruz.



Selma (filma)

Pelikula hau, Martin Luther King protagonistatzat duena, gogorra izateaz aparte, urte haietan Estatu Batuetako egoera arraziala oso ondo isladatzen du.

Horrez gain, ez genuen izandako martxaren berri izan filma ikusi arte, baina hartaz erreparatu ostean, esan nahiko genuke ekintza hori gizartea guztiz aldatu zuela. Alde batetik, larruazal zuriko eta beltzeko pertsonak bateratzea lortu zuelako eta, beste aldetik, komunitate beltzaranak bozkatzeko eskubidea lortu zuelako.





ESKUBIDEEN ALDEKO MUGIMENDUAK

Oraingo honetan, denon eskubideen aldeko ekintzak aztertu ditugu, adibidez feminismoaren aldeko eskubideak aztertu ditugu guk geuk.

Honi erreparatuz, konturatu gara, nahiz eta emakumea historian zehar estalita egon izana, makina bat jarduera egin izan ditu haien eskubideak zein besteon eskubideak eskuratzeko. Gure aburuz, emakumeak dira gure eskubideen alde borrokatzen ari diren lehenengoak eta beharrezkoa da hura jakinaraztea.












AUTOEBALUAZIOA

Gaur nahiko aktibo egon gara kontuan izaten badugu gaurko aurkezpenean gauzak naturalki eta ondo azalduta egon dela.

Hala ere, gure parte-hartzea areagotu behar dugu.














LAUGARREN EGUNA | 2017-02-09


Proiektu honen azken aurreko eguna hasteko, otoitz batekin hasi gara. Honetan, atzoko bideo berdina ikusi dugu non abesti bat dagoen "Mi casa es el mundo". Gure aldetik, asko atsegin izan dugu abestia mezu polita duelako. Hemen itsasten dizuegu zuek ere abesti honetaz gozatzeko. Disfrutatu!



Ondoren, ariketa batzuk egin ditugu taldeka.

Lehenengo ariketan, hitz batzuen esanahiak bilatu ditugu:

  • Ongia= moralki ona den guztiaz osatuta dagoena.
  • Igualdad= condición o circunstancia de tener una misma naturaleza, valor, fama, etc.
  • Tolerancia= respeto a las ideas, creencias o prácticas de los demás cuando son diferentes o contrarias a las propias.
  • Libertad= capacidad de obrar sin impedimentos.
  • Virtud= cualidad personal que se considera buena y correcta.


Bigarren ariketan, galdera bat erantzun dugu: Platonek eskubide berdintasuna defendatzen ote zuen?

  • Bai, Platonek ongiaren kontzepzio unibertsala defendatu zuelako, bere ustez, berme bakarra zelako gizakien munduan justizia ezarri ahal izateko.



Hirugarren ariketan, galdera batzuk erantzun ditugu Rousseau-ri eta Olympe de Gouges-ri buruz:


  • ROUSSEAU: Filosofo frantsez ilustratua eta berdintasunaren aldeko teoriak proposatu zituen Frantziako Iraultzan (1789). Berk gizakien arteko berdinrtasuna defendatu zuen, berdintasuna zibila errespetatzen zuen eta Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena plazaratu zuen.

  • OLYMPE DE GOUGES: Idazle frantseza izan zen, emakumeen aldeko berdintasuna defendatu zuen lehenetariko emakumea izan zen eta feminismo modernoaren aintzindaria. Emakumeen Eskubideen Adierazpena idatzi zuen eta horren ondorioz kartzelatua izan ohi zen.



1- Gouges-en Emakumeen Eskubideei buruzko Adierazpena onartzen zuen Rousseauk?

Ez, Gougese-k agiri hori idaztean gizonezko gizartea bere kontrara jarri zuelako.

2-Zer esan nahi du abolizionista izatea? Horixe al zen Rousseau?


Abolizionismoaren alde egotea esan nahi du, hau da, lege bat kentzea, bereziki esklabotza. Rousseau abolizionista zen, esklabotza deuseztatzea lortu baitzuen Gizona eta Herritarren Eskubideen Adierazpenaren bitartez.

3-Beltzak zuriak bezalakoak zirela uste zuen Rousseak?

Bai, berdintasun zibila defendatzen zuen sistema demokratiko bat defendatzen zuelako.



ETORKIZUNA

Gero, etorkizunari buruzko diagrama egin dugu:



BIDEOAREN GALDETEGIA

Ondoren, bideo bat ikusi dugu non etorkizunari buruz hitz egiten zen. Hain zuzen ere, Eduardo Galeanoren hitzetan sortutakoa izan da: "El derecho a soñar"




Jarraitzeko, bideoari buruzko galdera batzuk erantzun ditugu:


1-¿Qué has sentido al ver el vídeo y leer el texto?

Nos ha hecho abrir los ojos y ver la realidad.

2-¿Cuál es la frase que más te ha llamado la atención?

Ningún niño de hambre porque ninguno morirá de indigestión.
Nadie tomará en serio a nadie que no sea capaz de tomarse el pelo.

3-¿Por qué crees que habla de delirio?

Habla de delirio porque son sucesos difíciles de conseguir.

4-¿Cuales son tus sueños?

Un mundo sin guerras y sin armas y donde el dinero no vale nada.

5-¿Qué podemos hacer para perseguirlos?

Ser fieles a nuestros principios, ayudar al prójimo siempre que sea necesario y hacer lo que te gustaría que te hagan.


AUTOEBALUAZIOA


Gaur lan gogorra egin dugu (batez ere bloggean). Egindako jarduerak, nahiz eta sakonak izan eta ulertzeko zailak, oso ondo kudeatu ditugu eta guztiok batera deank aurrera eraman ditugu. Gehitzeko, gaurko parte hartzea atzoko baino handiagoa izan da, hala ere, beti hobetu dezakegu.








BOSGARREN EGUNA | 2017-02-10

Proiektuko azken egun honi hasiera emateko, bi abesti entzun ditugu.

Alde batetik, Amistades Peligrosas taldearena, Africanos en Madrid izenekoa. Izatez, abesti honetan gehien gustatu zaigun esaldia hau izan da isladatzen duelako denok berdinak garela eta pertsonaren barrualdea azalaren kolorea baino baliotsuagoa dela.

"Si miras bajo su piel, hay un mismo corazón"






Ondoren, beste abesti bat entzun dugu, El rap del racismo izenekoa. Egia esanda, abesti hau asko gustatu zaigu errealitatea isladatzen duelako abesti osoan zehar. Gehien gustatu zaizkigun esaldiak hauek izan dira:

"Alto, bajo, feo, guapo, negro, blanco ¿qué más da? 
Dentro de cien años, todos calvo bajo tierra, ¿va?"

Pertsona guztiak garela esaten duelako, baina modu gogor eta gordin batean, bizitza den bezalakoa.



"A veces ser honrado es como mear contra el viento"

Esaldi honek errealitate hutsa erakusten digu oso modu zehatz eta labur batean, azken batean, jendeak askotan ez du zu egiten duzuna kontuan hartzen.



"Ningún ser humano puede ser ilegal, lo ilegal es que un ser humano no tenga dignidad"


Esaldi honek isladatzen du pertsona orok duintasuna dugula eta horrek ematen digu eskubideak izateko gaitasuna.





Orain daukagun informazioa erreparatuz, aste osoan borborrean izandako galderari erantzuteko prest gaude: ZER EGIN DEZAKEGU GUK BERDINTASUNAREN ALDEKO BORROKAN?

  • Hitzaldia + asteburuko ekintza bat pertsonekiko ditugun aurreiritziak baztertzeko. 
    • Hitzaldia
      • Azaroko aste baten barruan 
      • Adina: guztiontzat
      • Ordu batekoa
    • Ekintza
      • Aste bereko asteburuan
      • Adina: Guztiontzat
      • Zertan datza? Kulturartekotasuna lantzeko ekintzak egin asteburuan zehar.
      • Ekintzak: elkarrizketak bosnaka, konfidantza lantzeko jokuak...
      • Kokalekua: kultur etxean.
      • Ordutegia
        • Larunbata: 17:00-tik 20:00-ra
        • Igandea: 16:00-tik 19-ra



AUTOEBALUAZIOA
Gaurko eguna ez da izan hain gogorra, hortaz, gure gaurko lana ez da izan bestelako egunetan egindako jardunaren parekoa. Hala ere, autoebaluazio orokor bat eginez ikusi dugu egindako lan totala emankorra izan dela. Orokorrean oso pozik gaude aste honetan egindako lanarekin.




1 comentario: